XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orrengaitikan eskaintzen zituan urteko zari ederrak, beak jartzen, zituan gai gañean ondona lanak egiten zituanai.

Meralla urreko eta diru naiko onla partitua da, dempora gogoangarri ayetaro.

1794-garren urtean, gure Erriko kondaira irakurri dutenak bai dakite nola pranzes samalda Irun-go mungak igorokik sartu zan Gipuzkoan.

Zer pasatu zan orduan ez det esan nai; Conde de Colomerak guri ematen zigun kulpa francesak Erresuma oyetan sartu ziralako, esanik, 1794-garren urteko Abustuko Gaceta de Madrid zeritza albistarian irakurtzen dan bezela Gipuzkoako Alkate eta Diputazioak zutela kulpa, franzesak sartuba: Asegurándoseme dio Colmera-k Gobernuari han nfluído en estos sucesos los Alcaldes y vecinos de dichas plazas (San Sebastián y Fuenterrabía) y aun tengo fundados recelos para creer lo mismo de la Diputación de Guipúzcoa la que tiene contra sí lo indicios de haber retirado sus habitantes armados y no suministrarme la menor noticia.

Dena dala sartu ziran ere franzesak Bergarako errian, ete erre ez bazuten ere, beste erri asko bezela naiko pazatu zeban eta batez ere seminario-koa echeak.

Ezin jarrai zezateken eskolak Bergaran eta orrengatikan emanak izan ziran Bitoriko uria.

Emen ere ezin jarrai ta ichi zan Real Seminario Patrótico Bascongado zeritzan kolejiyua.

Franzesak emendik berriz irten da gero 1798-garren urteko ilbeltzaren 2-an iriki zan ostea Bergaran kolejiyua au, joanik beren clase, katedra edo eskoleta dan esaste bakarrik.

Bañan etzan geyago izan ez Mineraloji eta Quimica-ko eskolik, eta Gobernuak ere etseban eman lengiko 39.000 erreal.

Franzesada joan da guchi etorri bazira ere kolejio onetara lencho naiko ibilduak ziran, bada, paperetan irakurri degunez, 1785-garren urtean berreun eta amar gaste an ikastu zitusten, urte ayetan erakutsi leisken gauz guziak.

Libro en que se sientan las órdenes dadas por el Señor Director del Seminarioren izenarekin billatu degun liburu eskutiztu zar batek dionez 1801-garren urtean zan Zuzenlori edo Directore On Miguel Lardizabal eta Uribe jauna.